Liburua

Txillardegi lagun-giroan

Egilea(k):
Gotzon Aurrekoetxea Olabarri, Jose Luis Ormaetxea Lasaga, Patxi Salaberri Zaratiegi
ISBN:
84-8438-007-6
SHU:
0
Argitalpen-urtea:
2000
Gaiak:
Omenaldia
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
285
Liburu hau euskaldun miresgarri bati egiten diogun omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia.
Euskal Herriak asko zor dio Txillardegiri, eta, esan beharrik ez dago, liburu honekin ezin dugu zor hori estali. Gehiegi baita Txillardegi. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino...
Liburu honetako zenbait artikuluk Txillardegi berari buruz dihardute.
Gainerakoek hainbat diziplina ukitzen dituzte (hizkuntzalaritza, psikologia, ekonomia, filosofia...). Ipuin bat ere bada tartean. Azken finean, guztiek dute ezaugarri bera: egileek hurbiletik idazten dute, gure Jose Luisen gorazarretan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea