Osagaiz 6.1 (2022)

Afasia hiztun elebidunetan: ebidentzia zientifikotik praktika klinikora

Laburpena:

Sarrera: Ebidentzia zientifikoak erakusten du gizabanakoaren izaera elebiduna ezinbestean hartu behar dela kontuan afasiaren azterketa eta esku-hartzean, besteak beste, a) afasiaren ezaugarri eta larritasuna desberdinak izan daitezkeelako hizkuntza bakoitzean, eta b) hizkuntza bakarrean bideratutako logopedia-tratamenduak hizkuntza ez-tratatuan eragin mugatua duelako eta berau baldintza zehatz batzuetan bakarrik aurkezten delako. Lan honetan afasia duten hiztun elebidunen azterketa eta esku-hartzearen inguruko ebidentzia zientifikoa eta praktika klinikoa alderatu nahi izan ditugu. Material eta metodoak: ESI Donostialdeko Errehabilitazio Zerbitzuko profesionalek afasiadun hiztun elebidunekiko dituzten praktika klinikoen inguruko azterketa kualitatibo bat egin dugu galdetegi baten bidez. Emaitzak: Profesionalek eskainitako informazioaren arabera, afasia elebidunaren azterketa eta tratamendua hizkuntza bakarrean bideratzen da. Tratamenduari dagokion hizkuntzaren aukeraketan jarraitutako irizpideak askotarikoak dira profesionalen artean eta, oro har, ez dute hizkuntzen arteko tratamenduaren balizko transferentzia bermatzen ezta egiaztatzen. Parte hartu duten mediku gehienek uste dute afasiadun hiztun elebidunek jasotzen duten arreta klinikoa elebakarrena baino eskasagoa dela, logopedek ez bezala. Eztabaida eta ondorioak: Errehabilitazio Zerbitzuko profesionalek eskainitako informazioak iradokitzen du afasia eta elebitasunaren inguruan daukagun ebidentzia zientifikoa ez dela oraindik praktika klinikoan behar bezala txertatu. Arreta klinikoa hobetzeko profesionalek azpimarratutako alderdien artean, hizkuntza-gaitasuna lanpostuetara egokitzearen beharra, euskarara egokitutako probak eskuragarri izatea eta ikerketaren beharra nabarmendu ditzakegu. Gaur egun dugun ebidentzia zientifikoarekin, hizkuntza bakarrean bideratutako afasiaren azterketa eta tratamenduak ez dauka inongo justifikazio kliniko ez etikorik. Afasiadun hiztunei zuzendutako arreta klinikoa erabiltzaileak hitz egiten dituen hizkuntza guztietan bermatu behar da, ahalik eta errekuperazio kognitibo eta funtzional altuena bermatzeko, eta esku-hartzearen balizko eragin negatiboak saihesteko. Gako-hitzak: Afasia, Elebitasuna, Hizkuntza-terapia, Errehabilitazioa, Hizkuntzen arteko transferentzia, Ebidentzian oinarritutako terapia. Background: Scientific evidence shows that the study and intervention of aphasia need to take into account the bilingual character of the individual, among other things, because a) the signs and severity of aphasia may be different in each language, and b) because the therapy treatment conducted in a single language has a limited impact in the untreated language, and only occurs under certain conditions. Methods: In this work, we aim to compare the scientific evidence and clinical practice in the assessment and treatment of bilingual speakers with aphasia. To do so, we have used a questionnaire to conduct a qualitative analysis of the clinical practices of the professionals of the Rehabilitation Service of the Donostia University Hospital concerning bilingual speakers with aphasia. Results: According to the information provided by the professionals, the assessment and treatment of bilingual aphasia are performed in a single language. The criteria followed in the language selection vary widely among professionals and, in general, do not guarantee and warrant the possible transfer of the treatment between languages. A large majority of physicians, unlike speech therapists, consider that the clinical care of aphasia is poorer in bilingual than in monolingual speakers. Conclusion: The information provided by rehabilitation service professionals suggests that scientific evidence on aphasia and bilingualism has not yet been properly integrated into clinical practice. Among the aspects pointed out by the professionals for improving clinical care, we highlight the need to adapt linguistic competence to job positions, the availability of tests adapted to the Basque language, and the need for research and development. With the current scientific evidence, the assessment and treatment of bilingual aphasia in a single- language has no clinical or ethical justification. Clinical care for bilingual speakers with aphasia should be guaranteed in all languages spoken by the patient to ensure the greatest cognitive and functional recovery, and to avoid potential negative effects of single-language intervention. Keywords: Aphasia, Bilingualism, Language therapy, Rehabilitation, Cross-linguistic transfer, Evidence-based therapy.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea