Osagaiz 2.2 (2018)

Gehiegizko pisua 0-7 urteko adineko umeengan. Arrisku-faktoreak

Laburpena:

Ikerketa honen helburua Gipuzkoako umeen pisuaren joera jaiotzetik 7 urtetara bitartean aztertzea zen, gurasoen ezaugarri soziodemografikoen eta antropometrikoen eragina aztertuz. INMA ikerketa multizentriko prospektiboko Gipuzkoako 450 ama-haur bikotek osatu zuten lagina. Jaiotzean, 1., 4. eta 7. urteetan neurtutako gorputz-masaren indizean (GMI) oinarrituz, jaiotzean ≥ 90eko pertzentilean eta gainerako adinetan ≥ 85eko pertzentilean izatea gehiegizko pisua (GP) bezala definitu zen, gainpisua eta obesitatea barne hartuz. Umearen eta gurasoen aldagai antropometrikoak, edoskitze mota, 4. urtean egindako elikagai-inkesta, gurasoen tabako-kontsumoa haurdunaldi garaian eta aldagai sozioekonomikoak aztertu ziren. Erregresio logistikoaren bitartez, aldagai bakoitzaren eragin zuzena ikertu zen. Jaiotzean umeen % 11k, 1. urtean % 49k, 4. urtean % 36k eta 7. urtean % 38k GPa zuten. Jaiotzean haurdunaldi-adinerako handia izatea eta lehen urtean pisu-hazkundea azkarra edukitzea ondorengo urteetako GParekin lotzen ziren. Neskek 4. eta 7. urteetan mutilek baino GP-arrisku handiagoa zuten. Edoskitzeak ez zuen GParekin lotura esanguratsurik adierazi. GPa 4. urtean proteinen eta karbohidratoen eta 7. urtean karbohidratoen eta gantz aseen zein poliasegabeen kontsumoarekin areagotzen zen. Paritateak jaiotzako GPa areagotzen zuen. Gurasoen GMIa umeen GParekin lotzen zen adin guztietan. Aitaren ikasketa-maila baxua jaiotzako GParekin eta ama atzerritarra izatea umeen 4. urteko GParekin erlazionatzen ziren. Aita erretzaileen umeek GPa edukitzeko arrisku handiagoa zuten 4. eta 7. urteetan, baina amaren tabako-kontsumoak ez zuen arriskua areagotzen. Lan honetan jaiotza eta 7 urte bitarteko GParen prebalentzia oso altua dela aurkitu da. Osasun-arazo garrantzitsu horri aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu beharko lirateke, eta neurri horiek maila sozial guztietara iristen direla egiaztatu, maila sozial baxuetan arazo hau larriagoa baita.

Gako-hitzak: Umea, Gehiegizko pisua, Obesitatea, Gainpisua, Gorputz-masaren indizea

The aim of this study was to investigate the weight trends of the children in Gipuzkoa from birth to 7 years of age, taking into consideration the influence of parental anthropometric and socio-demographic characteristics. The subjects of this study were 450 mother-child pairs of the INMA Gipuzkoa cohort. Based on Body Mass Index (BMI) measurements at birth, and at 1, 4 and 7 years, excess weight (EW), overweight and obesity, was defined as ≥90 percentile at birth, and ≥85 percentile at remaining ages. The anthropometric variables of children and parents, type of breastfeeding, food questionnaire at age 4, parental smoking habits during pregnancy and socioeconomic variables were analysed. A logistic regression model was used. At birth 11% of children had EW, 49% at age 1, 36% at age 4 and 38% at age 7. Heavy birth-weight and rapid growth during the first year were associated with EW in subsequent years. Girls at ages 4 and 7 showed a greater risk of EW than boys. Breastfeeding was not significantly associated with EW. EW increased with the satieted consumption of proteins and carbohydrates at age 4 and of carbohydrates and saturated fats at age 7. Parity increased the risk of EW at birth. Parental BMI was associated with children’s EW at all ages. The low educational level of the father and the non-native origin of the mother were associated with EW at birth and at age 4, respectively. The risk of EW increased among father smokers, but not among mother smokers. The prevalence of EW is very high in children. Effective measures should be taken to address this important health problem.

Key words: Children, Excess weight, Obesity, Overweight, Body mass index

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea