Osagaiz 4.2 (2020)

Haurdunaldi eta edoskitzaroari lotutako bular patologiaren berrikuspena

Laburpena:

Lan honen helburua da haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar ager daitezkeen bular-patologien aurkezpen kliniko-erradiologiko ohikoena eta paziente horien maneiu egokiena aztertzea. Haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar, gorputzeko maila askotan aldaketa fisiologikoak eragingo dituzten gorabehera hormonal nabariak gertatuko dira. Hormona-estimulu horien eraginpean diren ehunen artean bularra aurkitzen da, aldaketa fisiologikoez gain batzuetan patologia ere jasango duena. Garai horietan aurkitzen den bular-patologia gehiena onbera izango da, eta diagnostiko ohikoenen artean galaktozelea, mastitis infekziosoa, fibroadenoma eta edoskitzaroko adenoma ditugu. Horiek ezagutzea ezinbestekoa da edozein erradiologorentzat, patologia gaiztoarekin ez nahastu eta pazienteen maneiu kliniko egokia bermatzeko. Diagnostikoa duten kasu gehienak sintomak agertzen dituzten emakumeetan aurkitzen dira, eta agerpen berriko lesio ukigarria da kontsulta-arrazoi nagusia. Bular-ekografia da paziente horien miaketan erabilitako aukerako teknika diagnostikoa; gainerako teknikak, berriz, soilik beharren arabera eta aurkikuntza ekografikoak osatzeko erabiliko dira. Haurdunaldi eta edoskitzaroari loturiko bular-minbizia, patologia onbera baino askoz bakanagoa bada ere, gaur-gaurkoz minbizirik ohikoena da eta haren diagnostiko azkarra ezinbestekoa da, tumore-batzorde baten bitartez pazienteari ahalik eta atentzio azkarren eta osatuena bermatzeko. Gako-hitzak: bular-patologia, haurdunaldia, edoskitzaroa, bular-ekografia, bular-minbizia The aim of this review is to discuss both the clinical and the radiological appearance, as well as the best therapeutic options, regarding the commonest breast-pathology related to pregnancy and lactation. Important hormonal changes happen during pregnancy and lactation. These variations will cause physiological changes on different body organs, including the breast tissue, where not only physiologic changes but also pathology can occur. Breast-pathology related to pregnancy and breastfeeding is benign in most cases and needs no further study, galactocele, infectious mastitis, fibroadenoma and lactation-related adenoma being some of the commonest diagnoses. It is mandatory for any radiologist to be familiar with these terms, since despite their benign nature some of them need to exclude malignancy during the diagnostic process. Most of the cases are diagnosed in symptomatic patients, new-onset breast lump being the most frequent symptom. Breast ultrasound is the imaging modality of choice during these periods, while the other imaging techniques will be used on a second-time basis only when information provided by the ultrasound examination is insufficient. Pregnancy-associated breast-cancer is the most frequent malignancy during pregnancy and breastfeeding. Despite not being as frequent as the previously mentioned benign pathology, its early diagnosis is essential in order to let the oncologic committee ensure the earliest and best medical attention for the patient. Key words: breast-pathology, pregnancy, lactation, breast-US, breast cancer.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea