Berriak

Gidor Bilbao: "Euskarazko aldizkari zientifiko batean nazioarteko kalitate-adierazleak betetzea posible dela erakutsi dugu"

Gidor Bilbao Filologia Klasikoan eta Euskal Filologian lizentziaduna da, baita Filologia Klasikoan doktorea ere. Gaur egun Ikasketa Klasikoetako irakaslea da EHUn eta euskaltzain urgazlea ere badugu.

Horretaz gain Uztaro aldizkariko kalitate arduraduna da. Uztaro gizarte-zientziei buruzko aldizkaria da eta urtero 500 orrialde kaleratzen dira lau zenbakitan. Bertan unibertsitateetako ikerlari eta irakasleen artikuluak biltzen dira batik bat. Argitaratua izan aurretik aldizkariak kalitate sistema bat jarraitzen du eta Gidorri gai honi buruz zenbait azalpen emateko eskatu diogu.

Zein da aldizkariaren kalitatea sustatzeko UZTAROk jarraitu duen prozesua?

UZTARO aldizkaria sortu zenetik izan dugu kalitateari buruzko kezka, baina 2008. urtean erabaki genuen ordura arte era intuitiboan egiten genuena formalizatzea. Horretarako, aztertu genuen munduko informazio- eta dokumentazio-zentroekin irizpide erabiltzen duten aldizkari zientifikoen kalitatea neurtzeko.


Zein informazio-zentroren irizpideak aztertu zenituzten?

Mundu osoko hainbat zentro, indize eta datu-baseren irizpideak aztertu genituen: Scopus, FECYT, Latindex... eta erabaki genuen Latindex-en 33 irizpideak betetzea hartzea lehenengo helburu gisa.


Zer da zehazki Latindex?

Latinoamerika, Caribe, Espainia eta Portugaleko aldizkari zientifikoen informazio-sistemari esaten zaio Latindex. UZTAROrentzat Latindex-en direktorioan eta katalogoan agertzea baino inportantagoa zen helburu zehatzak eta lortzeko modukoak ezartzea, 33 irizpide horietatik abiatuta. 2008an 33 irizpide horietatik 21 betetzen zituen UZTAROk, eta Erredakzio Kontseiluak erabaki zuen 33 betetzea ere posible zela, eta horrek aldizkariaren kalitatea areagotuko zuela. Eta, kanpora begira, kalitatearen berme bat eskainiko zuela. Gaur egun lortu dugu dagoeneko 33 irizpideak betetzea eta Latindex erakundeak hori onartzea.


Zer dira behin eta berriro aipatzen dituzun 33 irizpide horiek?

Oso irizpide desberdinak dira. Batzuk erabat formalak; adibidez, artikulua noiz jaso den eta noiz onartu den adieraztea. Baina beste batzuek goitik behera eraldatzen zuten artikuluen onartze-prozesua. Aldaketa nagusia, jakina, peer review sistema ezartzea izan zen; hots, aldizkarira iristen diren artikuluak era anonimoan aztertzea, gutxienez bi adituk (UZTAROn hiru adituk egiten dute, gehienetan; bat erredakzio-kontseilukoa izaten da, eta bi kanpokoak), egilea zein den jakin gabe. Horrek goitik behera aldatu zuen artikuluen kudeaketa.


Horrek aldizkariaren gestioa astunduko zuen, ezta? Eta agian egileei atzera eragingo zien?

Hasieran gogorra izan zen sistema abiaraztea; aldizkariaren idazkari-lanetan diharduen Nekane Intxaurtzarentzat batik bat, prozesuko urrats guztien dokumentua utzi behar baita adierazle gisa; egile bakan batzuentzat harrigarria izan da, baina gehienak ohituak dira munduko beste aldizkari zientifiko batzuetan antzeko prozesuak gainditzen. Orain ikusten dugu aldizkariak balio handia irabazi duela prozesu honi esker, eta egile gero eta gehiago datorrela UZTAROn argitaratu nahian, kanpoan ere berme objektiboekin frogatzen delako aldizkariaren kalitatea.


Kalitate agentziek jardueren plangintza eta garapena nazioartean estandarizatuta dauden printzipioetan oinarritu behar dituzte. Euskal Herriko produktuekin estandar bereziak jarraitzen dira?

Ez, nahita hautatu genuen nazioarteko estandarren gidaritzapean bideratzea UZTAROren hobetze-prozesua. Aldizkariaren hizkuntza euskara izateak asko mugatzen du, tamainari dagokionez, komunitate zientifikoaren unibertsoa, baina erakutsi dugu posible dela euskarazko aldizkari zientifiko batean nazioarteko kalitate-adierazleak betetzea.


Eta euskararen kalitateari jartzen al zaio arreta?

Horrekin askoz lehenago hasi ginen, 1995ean hain zuzen. Egia esan, nazioarteko kalitate-irizpideetan ez da halakorik aipatzen eta neurtzen, baina guretzat oso inportantea da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea