Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio.
1. UEUren argitalpengintza
UEUk 1978. urtean argitaratu zituen lehen liburuak eta geroztik
mota guztietako generoetan aritu da: testuliburuak, saiakerak,
goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak,
doktorego-tesiak... Horretaz guztiaz gainera, 1990. urtetik
Uztaro, Giza eta Gizarte
Zientzien aldizkaria kaleratzen du eta 2003. urtetik
Kondaira.com,
historiari buruzko aldizkari elektronikoa.
2. Zein da Buruxkak Liburutegi Digitalaren (BLD)
helburua?
UEUk argitaratu dituen liburu, aldizkari eta doktorego-tesiak
biltzea eta euskarri elektronikoan unibertsitario euskaldunei
eskaintzea, ikasteko, irakasteko, irakurtzeko eta ikertzeko erabil
ditzaten.
3. Zer dago BLDn?
Buruxkak Liburutegi Digitalean UEUk argitaratu dituen liburuak,
aldizkariak eta doktorego-tesiak daude.
3.1. Liburuak
UEUk merkatuan salgai duen liburua bada, liburuaren gaineko
erreferentzia, aurkibidea, kapitulu bat (PDF formatuan) eta
dendarako esteka eskaintzen
da.
Aldiz, deskatalogatutako liburua bada (hau da, duela 5 urte baino lehenago argitaratu bazen) obra osoa kontsultatu eta zure ordenagailuaren mahai-gainera jaitsi eta inprima dezakezu. Oraindik ez ditugu UEUren liburu guztiak digitalizatuta, baina digitalizazioa aurrera joan ahala Buruxkak LD hornituz joango gara.
3.2. Aldizkariak
UEUk hiru aldizkari ditu: Uztaro, Aldiri eta
Kondaira.com.
Uztaroren kasuan, aldizkariaren zenbaki bakoitzaren aurkibidea eta ale osoa eskaintzen da PDF formatuan, azken urteko zenbakiak izan ezik. Banakako artikuluak ere kontsultatu ahal izango dituzu, aldizkariaren web guneko hemerotekarekin lotura egin baitugu.
Aldiriren kasuan, aldizkariaren zenbaki bakoitzaren aurkibidea eta ale osoa eskaintzen da PDF formatuan, azken urteko zenbakiak izan ezik.
Kondaira.com aldizkari elektronikoan argitaratutako artikuluak ere badaude Buruxkak LDn. Hala ere, Kondaira.comek eskaintzen dituen beste materialak (testu zein mapa historikoak, aurkezpenak) ez ditugu hona ekarri.
3.3. Tesiak
UEUk azken urteotan euskarazko doktorego-tesiak euskarri
elektronikoan (PDF formatuan) argitaratzen dihardu.
Doktorego-tesien argitalpen digitala egileen baimenarekin egiten
da, ISBN zenbaki dauka eta Inguma datu-basetik ere eskura
daitezke. Informazio gehiago hemen
aurki dezakezu.
3.4. Berriak
UEUren argitalpengintza arloko berriak eta oharrak Azken
berriak atalean egongo dira. Atal honek RSS bidezko harpidetza
eskaintzen du.
4. Zelan erabili BLD?
Argitalpenak bilatu eta aurkitzeko lau bide daude:
4.1. Bilaketak
Bi motatako bilaketak egin daitezke: sinplea, eremu bakar bateko
bilaketa edo aurreratua, eremu anitz modu desberdinetan
konbinatuz.
Dokumentuak bilatzeko zortzi eremu daude: oinarrizko bi eremu (izenburua eta egilea), dokumentuaren sailkapenarekin lotutako hiru eremu (SHU, jakintza-arloa eta gaia), eta azkenik, beste hiru eremu hauek: argitalpen-urtea, ISBN zenbakia eta bilduma.
Aipatu denez, dokumentu guztiak hiru modutan daude sailkatuta:
4.2. Bildumen araberakoa
Hiru bilduma daude: liburuak (katalogokoak zein
deskatalogatutakoak), aldizkariak (Uztaro eta
Kondaira.com) eta doktorego-tesiak.
4.3. Jakintza-multzoen araberakoa
Argitalpenen sailkapenaren bitartez, dokumentuak 7 jakintza-multzo
nagusitan antolatu dira:
Halaber jakintza-multzo bakoitza hainbat jakintza-arloz osatuta dago.
4.4. Gaien lainoaren bitartez
Dokumentu guztiek hainbat gai edo etiketa izan ditzateke, horiekin
guztiekin lainoa sortzen da. Gai bakoitzaren erabilerak hitzaren
tamainan eragina du, zenbat eta gehiagotan erabili, orduan eta
handiagoa izango da.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio