Berriak

Liburu berria UEUn salgai

Liburu berria aurkitu daiteke UEUko webgunean salgai. Mikel Aizpuru Murua eta Fernando Martinez Ruedak idatzitako Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, liburua da. Izenburuak dioen bezala, liburu historikoa da eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa sailen laguntzaz argitaratu da.

Barnealdean topatzen diren mapen jatorria, Geoatlas eta Munduko eta Euskal Atlasa (Elhuyar fundazioa 2006) liburuetako mapetan oinarritzen da. Cuatroas Bilboko inprimategiak inprimatui du Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, azalaren diseinua Igor Markaidarena izan da, irudien egokitzapena Andoni Santiagok egin du, Ander Altuna Gabiola arduratu da hizkuntza zuzenketetaz eta aldiz, UEUk egin ditu banaketa lanak. Hona hemen liburuaren laburpena:

 

Autoreak: Mikel Aizpuru Murua, Fernando Martinez Rueda

Gaiak: Historia

Jakintza-arloak: Historia

ISBN: 978-84-8438-334-5

Argitarapen urtea: 2011

Orrialdeak: 348

Nekez ulertu daiteke egungo mundua azken hirurogei urteetako historia kontuan hartu gabe. Garai horri buruzko oinarrizko azalpenak, bibliografia, testuak eta mapak eskaintzea da liburu honen helburua, arlo hau ezagutu nahi edo behar duen orok euskaraz idatzitako materiala izan dezan eskura. Kronologiari dagokionez, 1945. urtea dugu abiapuntua eta gaurdaino luzatzen dugu gure analisia, II. Mundu Gerraren amaieratik egungo globalizazioaren garaira arte alegia. Esparru kronologiko horretan «mundu» desberdinak eratu dira eta bakoitzak bere egiturazko ezaugarriak eta bilakaera berezia izan ditu: mundu kapitalista garatua, mundu komunista eta Hirugarren Mundua. Azken hogei urteetan aldaketa sakonak bizi izan ditugu, historia ez baita gelditzen. Errealitate desberdin horiek aztertzen ditu liburu honek hamaika gaitan, ezaugarri komunak zein kasu partikular nagusiak azalduz. Horrez gain, garai horretako nazioarteko harremanen berri eta analisia aurkituko du irakurleak bertan.

Liburuaren informazio gehiago jasotzeko, UEUko webguneko dendan kapitulu bat deskargatzeko aukera dago. Erosi ere bertan egin daiteke, eta nola ez, liburu-dendetan ere.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea