Kondaira 02 (2004)

1929ko Depresioak eta New Deal-ak argazkilaritzan izandako eragina

Egilea(k):
Malen Horton, Libe Ramila
Gaiak:
Aro Garaikidea, Artea, Ipar Amerika, argazkigintza, AEB, Ekonomia, Historia
Orrialdeak:
26
Zenbakia:
2
Argitalpen-urtea:
2004
SHU:
93
Deskargatu
Kondaira-n ikusi

Laburpena:

Artikulu honetan 1929ko Depresio ekonomikoak AEBko argazkigintzan izan zuen eragina aztertzen da. Horretarako, lehenik, krisiaren ezaugarri ekonomiko, sozial eta politikoak aipatzen dira, arreta berezia eskainiz depresioa gainditzeko asmoz Roosevelt presidenteak garatu zuen New Deal politikari. Ondoren, New Deal politikaren testuinguruan, 1935-1944 urteen artea, gizarte errealitatea islatzeko asmoz administrazioak kontratatu zituen argazkilari batzuren lanak aztertzen dira, bereziki Walter Evans, Jack Delano, Ben Sahn eta Dorothy Lange-renak. Hola artea, eta zehazki argazkilaritzak, garaiko errealitatearekin duen harremana ikusten da; ez soilik une historikoa islatuz, baita kontzientziazio eta propaganda elementu gisa garaiko errealitatean eraginez.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea