Kondaira 09 (2009)

Ekialde hurbileko nekazaritza-morrontza

Egilea(k):
Joseba Rodriguez Zuazua
Gaiak:
Ekialdea, Nekazaritza, Esklabotza
Orrialdeak:
88
Zenbakia:
9
Argitalpen-urtea:
2009
SHU:
Deskargatu
Kondaira-n ikusi

Laburpena:

Antzinateko gizarteetan egoera juridikoa zen gizaki bakoitzaren statusa zehazten zuena. Testuinguru honetan, gaur egun, askatasuna eta esklabotza bereizten zituen marra argi eta garbi agertzen zaigu. Edo horrela iruditzen zaigu. Baina errealitatea bestelakoa zen. Antzinate osoan, K.a. IV. milurtekotik garai helenistakora arte, marra hori lauso bihurtzen duten errealitate asko agertzen dira, askatasun eta esklabotzaren artean zeuden egoerak, alegia. Artikulu honetan, Antzinate osoan, Ekialde Hurbilean agertutako horrelako adibide batzuk aztertuko ditugu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea