Kondaira 09 (2009)

Erreinuaren bihotzean. Euskaldunek Madrilen osaturiko elkartea (XVIII.-XIX. mendeetan)

Egilea(k):
Alberto Angulo Morales
Gaiak:
Erreinua
Orrialdeak:
18
Zenbakia:
9
Argitalpen-urtea:
2009
SHU:
Deskargatu
Kondaira-n ikusi

Laburpena:

Aurkezten ari garen lan hau, gauzatzen ari garen ikerketa zabalago baten lehenengo ondorio bezala ulertu beharko da. Ikerketa horrek duen nahirik inportanteenak zerikusi handia dauka Aro Berrian (XVI.-XIX. mendeen arteko garaian) migrazio-prozesuetan aritutako euskaldunen historiarekin. Gaur arte eginiko ikerketetan, euskaldunek jorratutako migrazio-prozesuei buruzko galderarik funtsezkoena bidaiarena izan ohi da. Ikuspuntu honetatik ikusita, ikerketa horietan egiten genituen galderarik inportanteenak dira nolako migrazio-prozesuak ziren, nora abiatzen ziren, eta zeintzuk izan ohi ziren aurkitzen zituzten arazoak (dirua, hizkuntza). Elkarteak izango dira normalean arazo hauei guztiei emandako erantzunik ohikoena; hauek ikertzeko euskaldunek sorturiko elkarte batez jardungo dugu: Madrilen sortu zutena alegia.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea