Kondaira 16 (0)

Faxismoa eta frankismoaren harremanen inguruko hausnarketa

Egilea(k):
Jon Kortazar Billelabeitia
Gaiak:
Faxismoa, Frankismoa
Orrialdeak:
2016
Zenbakia:
16
Argitalpen-urtea:
0
SHU:
93
Deskargatu
Kondaira-n ikusi

Laburpena:

Lan honetan, frankismoaren karakterizazioaren inguruko historiografiari errepaso bat egiten diot, batez ere Francoren erregimenaren eta faxismoaren arteko antzekotasun-harreman ideologikoei dagokionean. Historiografia klasikoak, faxismoaren definizio liberal zein marxistetatik abiatuz, erregimen hau karakterizatzeko orduan eskema estatiko bat erabiltzen du, posizio antagonikoetatik bada ere: hau da, bai frankismoa totalitarioa baino autoritarioa zelakoan faxista zela ukatzen zutenen; zein totalitarioa zelakoan faxista zela baieztatzen zutenen arteko eztabaida planteatu izan da parametro klasiko hauetan. Historiografia berriagoak, ordea, frankismoaren eta faxismoaren arteko harremana modu dinamikoagoan ulertzen du, frankismoaren ezaugarri faxistak, berauen jatorria eta iraunkortasuna identifikatzen saiatuz; “faxismoaren aroak” baina gehiago iraun zuen erregimen honen “faxistizatze” maila aldakorra zela ondorioztatuz. Hitz gakoak: faxismoa, frankismoa, faxistizatzea, Guda-ondoko garaia, nazional-katolizismoa, totalitarismoa, kontsentsu ez-demokratikoa, Francisco Franco, Falange Española, Falange Española Tradicionalista y de las JONS. Review This paper examines the Historiography and the characterization of Francoist regime, focusing on the ideological relationship and similarities between Francoism and Fascism. Classic historiography, both from Liberal and Marxist perspectives, favored a static scope to define the aforementioned regime, resulting in contrasting theories: some of these historians tried to prove that this regime was “authoritarian” rather than “totalitarian”, thus denying its fascist nature; while others highlighted its Fascist nature emphasizing Francoism’s totalitarian essence. The contrasting theories provoked a vivid intellectual discussion. However, a more recent line of research in historiography leans towards a more dynamic approach, based on identifying the Fascist features of Francoism, together with their origin and their solidity; to conclude that the degree of “Fascistization” of this regime, which outlived the “Age of Fascism”, was fluctuating during its different stages. Key words: Fascism, Franco-regime, Fascistization, Post-War times, national-Catholicism, totalitarianism, non-democratic consensus, Francisco Franco, Falange Española, Falange Española Tradicionalista y de las JONS.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea