Kondaira 01 (2004)

Industrializazioa Hernanin

Egilea(k):
Garoa Gonzalez Fernandino
Gaiak:
Aro Garaikidea, Generoa, Gipuzkoa, Industrializazioa, Historia
Orrialdeak:
12
Zenbakia:
1
Argitalpen-urtea:
2004
SHU:
93
Deskargatu
Kondaira-n ikusi

Laburpena:

Ikerketa honetan lehen eskuko iturriak erabili dira Hernaniko industrializazioa ezagutzeko. Zehazki, 1936tik 1970era bitartean, lan-munduan protagonista izan zirenetako batzuei ahotsa eman zaie: Hernaniko emakumeei. Izan ere, estatistikek eta dokumentu ofizialek baztertu egin dituzte emakumeak industriaren historiatik. Beraz lan honek errealitate ezkutu hori argitu nahi izan du Hernaniko emakume langileen testigantzak jasoz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea