Kondaira 04 (2005)

‘Revista de las Provincias Euskaras’ (1878-1881): Euskal Pizkundeko aldizkari bat Gasteiz eta Madril artean

Laburpena:

Ezaguna da 1876 urteko Foruen galerak pizkunde euskaltzalea eragin zuela: Iruñeko Arturo Campion eta "Revista Euskara", edo Donostiako Jose Manterola eta bere "Euskal-Erria" aldizkaria loraldi horren protagonista ospetsuenetakoak izan ziren. Ez da hain ezaguna, ordea, pizkunde horrek Araban ere izan zuela agerpenik. Artikulu honetan Gasteizen sortutako "Revista de las Provincias Euskaras" aldizkaria aztertu da (1878-1881). Publikazio hau Fermin Herran arabar idazle eta mezenas masoiak sortu zuen eta bertan Seiurteko Demokratikotik zetorren Gasteizko kultur giroa eta foru abolizio osteko euskaltzaletasuna uztartu ziren. Artikuluak, beraz, aldizkariaren analisia eskaintzen du, bere kolaboratzaileak, edukiak, errezepzioa eta Gasteiztik Madrilera eginiko ibilbidea arakatuz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea