Liburua

1936ko Gerra Euskal Herrian: Historia eta Memoria

Egilea(k):
Juantxo Agirre Mauleon, Mikel Errazkin Agirrezabala, Juantxo Agirre Mauleon
ISBN:
978-84-8438-237-9
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
2009
Gaiak:
Gerra Zibila, Espainia, Euskal Herria, Frankismoa, memoria historikoa, 1936ko gerra
Jakintza-Arloak:
Historia
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
418

Gaur Gerrak bortizki eta iraunkorki markatu zuen bai zuzeneko eta zeharkako protagonisten memoria bai eta beraien ondorengoena eta etorkizuneko belaunaldiena ere. Izan ere, Euskal Herrian urtebete inguruko borroken basakeriari berrogei urteko frankismo-aldiko errepresio latza gehitu zitzaion, urte horietan izu instituzionalizatuak eta indarkeria politikoak (hainbat motatakoa: jazarpenak, atxiloketak, fusilatzeak, kartzelak eta kontzentrazio-zelaiak, tortura, gosea...) garaituen azpiratzeak eta umiliazioak, eta garaileen memoria-politikak sufrimendu gehiago eransteaz gain, gerrak eragindako zauri psikologiko sakonak areago ere ireki baitzituzten.

Nazioarteko zuzenbidearen arabera, gizateriaren aurka jazotako jazarpenen biktimek egia jakiteko, justizia lortzeko eta konponketa jasotzeko eskubidea dute. Argitalpen honen bidez, diziplina ezberdinetan diharduten ikerketa-zentro eta esparru ezberdinetako adituen bidez egiaren ezagutza metodologia zientifikoz helarazi eta memoria historikoaren berreskurapena jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere eskaintzen dira. Gure arestiko historiarekin daukagun zorra kitatu eta biktimen memoria duintzeaz gain, gaian interesa duenarentzat erreferentzia baliagarria helaraziz.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea