Liburua

Adikzioen Psikologia eta Osasuna

Egilea(k):
Eneko Sansinenea Mendez, Goretti Soroa Martinez, Juan Manuel Machimbarrena Garagorri
ISBN:
978-84-8438-823-4
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2022
Gaiak:
Psikologia, Osasunaren Psikologia, Adikzioa
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
154

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Droga-kontsumoak eta adikzioak problema konplexua osatzen dute, ertz desberdinetatik ikusmiratu daitekeena. Adikzioen Psikologia eta Osasuna liburuak adikzioen fenomenoa deskribatzen du ikuspuntu psikologiko-kliniko batetik. Gaiari sarrera xume bat egin ondoren, honako gaiak aztertzen dira: adikzioen etiologia, hau da, adikzioen sorrera esplikatzen duten teoriak, enfasia eginez nortasunaren eta adikzioaren arteko loturan; drogen sailkapen oinarrizko bat, portaeraren adikzioei arreta berezia eskainita; eta, azkenik, drogakontsumoaren eta adikzioaren ebaluazioa, tratamendu psikologikoak eta prebentzioa.

EHUko Psikologia eta Kriminologia graduetako «Osasuna eta Mendekotasun Nahasmenduak» irakasgaiari lotutako testua izanik ere, adikzioen ikuspegi psikologikoan sakondu nahi duen edozein irakurlerentzat ere liburu egokia izan daiteke.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea