Eskuliburu teoriko-praktiko honen helburua da alzheimer dementzia motari buruz lehen hurbilketa orokorra egitea. Zazpi atal nagusi ditu eta bakoitzak hainbat azpiatal. Guztien amaieran, egitura bera baliatu da: batetik, gaiarekin erlazioa duten ariketa praktikoak prestatu dira irakurleak aztergai duen gaiaren aplikagarritasuna landu dezan; bestetik, atalaren laburpena aurkezten da irakurleak gaiaren ideia garrantzitsuenak ondo uler ditzan; eta azkenik, gaiarekin erlazioa duten erreferentzia gomendagarriak azaltzen dira irakurleak gaian sakondu dezan. Material teoriko-praktiko hau Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia, Gizarte Hezkuntza eta antzeko jakintza-arloetako ikasle zein profesionalentzat, adineko pertsonekin lan egiten duten gizarte-laguntzaileentzat, erizainentzat, eta abarrentzat prestatu bada ere, alzheimer motako dementzia duten pertsonen senideentzat eta gaiaren inguruan interesa duen edonorentzat erabilgarria izan daiteke.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio