Liburua

Amatasuna eta aitatasuna. Proposamen berriak

Egilea(k):
Itziar Alonso Arbiol
ISBN:
84-8428-086-6
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2006
Gaiak:
Psikologia, familia, Familia-ereduak
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
276
Azken urte hauetan familia kontzeptua aldatu da, batik bat familia-eredu desberdinak nagusitu direlako, eta egungo euskal familien erdia baino gutxiago sar dezakegu familia "tradizionalaren" ereduaren barruan. Batetik, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza Estatu Espainiarrean legala denetik guraso izateko aukerak agertu dira, eta horrekin batera, eztabaida zabaldu da profesionalen artean eta gizartean. Bestetik, adopzioa egun ama eta aita izateko ohiko bidea bihurtzen ari da; gehienetan nazioarteko bidea jorratzen da eta Euskal Herri koloretsua da horren ondorioa. Familia-eredu berri hauetan gero eta ohikoagoa da guraso bakarra izatea edota dibortzio-prozesutik pasatu diren gurasoak ikustea. Halaber, hain haur gutxi izaten den herri honetan haurrak izateko planteamenduaren inguruko hausnarketa ere beharrezkoa dela pentsatzen dugu, hala nola bikotean haurra ekartzeak izango duen inpaktuaz. Era berean, gizartean gurasoen korrespontsabilitatea suspertzen duten lan-neurriak eta neurri legalak ere agertu berri dira. Alderdi hauek guztiak jorratzeko nola haur batzuekiko (hiperaktiboak, tenperamentu zailekoak, ezgaitasun bat daukatenak, supergaituak, eta behar berezidun haurren adopzioak) esku-hartze estrategiak planteatzeko, zenbait diziplinatako profesionalen lana bildu da liburu honetan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea