Liburu honetan haurraren zentzumen numerikoaren garapena azaltzen da, besoetako umea denetik Lehen Hezkuntzaren edo lehen mailaren amaierara arte. Zenbaki arruntaren eraikuntza eta zenbaki arrunten aritmetika zenbait ikuspuntutatik aztertzen da, besteak beste, antropologikoa, historikoa, kognitiboa eta matematikoa. Horrela, testu honen bidez, euren hasierako trebakuntzan dauden irakaslegaiek zenbaki arruntaren ikuspegi osoa landuko dute, eta ikuspegi hori baliagarria izango zaie irakasle-lanbidean.
Atalez atal, zenbaki arruntaren eraikuntza, zenbaketa-teknikak, zenbakikuntza-sistemak, oinarrizko lau eragiteka aritmetikoak eta zatigarritasuna lantzen dira, eta amaitzeko, aurkeztu egiten dira zenbaki arrunten propietateak frogatzeko teknika matematikoak.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio