Liburua

Arriskuaren gizartea: Modernitatearen krisia, teoria, gizartea eta politika Euskadin

Egilea(k):
Andoni Eizagirre Eizagirre
ISBN:
84-8438-033-5
SHU:
1
Argitalpen-urtea:
2002
Gaiak:
Euskal Herria, Filosofia, Soziologia
Jakintza-Arloak:
Soziologia, Filosofia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
160
1989an Berlingo Harresiaren erorketak eta gaur guztion ahoan dabilen globalizazioak zeharo aldatu dute errealitatea. Horren lekukotza eman nahi da, komunikabideetan pil-pilean dauden gaiak ulertzeko giltzarriak izan ditzagun. Eskaintza berri bat proposatzen da liburuan, errealitatea ulertzeko modu berri bat. Ingurumena, fenomeno sozial berriak, familiaren berregituratzea eta demokrazien erronkak aipatuko dira besteren artean. Ekarpen bikoitz bat egin nahi izan da liburuarekin: nazioartean sortzen ari diren gogoeta berrienen ezagutza ematea, beti atzetik ibili ordez, gu ere partaide izan gaitezen; betiere euskaldunoi begira, euskaldunon gatazka erreal eta posibleetara aplikatzen ahaleginduz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea