Liburua

Autonomi ogasunak eta Europako Komunitateko aurrekontuak

Egilea(k):
Baleren Bakaikoa Azurmendi
ISBN:
84-86967-41-4
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
1992
Gaiak:
Ekonomia, Europar Batasuna, Euskal Herria
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
194

Ekonomia Teoriaren adar garrantzitsu bat Ogasun Publikoarena da zeinek sektore publikoaren ekonomia aztertzen duen. Sektore publikoa, bestalde, oso zabala da. Izan ere, administrazio publikoaren iharduera ekonomiko guztiak hartzen ditu kontutan, hala nola enpresa publikoena administrazio zentralarena, probintzialena, udalena, etab. Bestalde, sektore publiko honek bere sarrera eta gastuak ditu, guztiz bereziak, sektore pribatukoekin alderatzen baditugu.

Liburua lau kapitulutan batuta dago. Lehnengoan EUsko KOmunitate Autonomoaren (EKA) Ogasuna aztertzen da eta beraz Kontzertu Ekonomiko eta Kupoa dira oinarri.

Bigarren kapitulua Nafarroako aurrekontu-sarrerez da.

Hirugarren kapituluan Espainiar estatuko gainontzeko 15 Komunikate Autonomoen (KA) zerga-sistema eta subentzioak ikusten dira.

Azkenik, laugaren kapituluan, Europako Ekonomi Elkartearen (EEE) aurrekontua tratatzen da.

Liburu honen egilea UPV eta UEUko irakaslea da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea