Liburua

Ekoizpena eta errealizazioa

Egilea(k):
Arantza Gutierrez Paz
ISBN:
84-8438-019-X
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2001
Gaiak:
Kazetaritza, Komunikabideak
Jakintza-Arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
138
Irratsaio berria egiteko ideia sortzen den unetik entzuleengana heltzen den
arteko bidean, emakume-gizon askoren lana dago. Sormenaz baliatuta batzuek,
teknika erabiliz besteek, prozesuan parte hartzen duten guztien helburua, soinuaren
bidez entzuleei albisteak, ideien inguruko eztabaidak, denbora-pasak edota lagunartea
eskaintzea da.

Liburu honetan irrati-ekoizpenean eta errealizazioan izaten diren arloak azaltzen
dira, hiru atal nagusitan banatuta. Lehenengoan, irratsaioaren ekoizpen-prozesua
deskribatzen da, irrati-parrilla osatzen duten edukietan oinarrituta. Bigarrenean,
errealizazioan parte hartzen duten tresneriak ditugu hizpide. Amaitzeko, irratsaioaren
emanaldiaz ari da hirugarren atala, eta, bertan, aurrekoan bezala, teknologia berriek
beren tartea dute. Hori bai, prozesu hori guztia komunikatzailearen, kazetariaren edota
esatariaren begietatik ikusita dago, ez teknikariaren ikuspuntutik, bi lan-arlo horiek
bata bestetik gero eta gertuago dauden arren.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea