Liburu honek ekonomiaren eta iraunkortasunaren arteko harremana du aztergai, eta hori jorratzeko Ekonomia Ekologikoaren ikuspegia gailendu egiten du. Batetik, ekonomia eta iraunkortasunaren inguruko oinarrizko kontzeptuak, adierazleak eta pentsamoldeak jasotzen ditu. Bestetik, egungo krisi sistemikoaren gaineko hausnarketa ere bultzatu egiten du, garapen-eredu globalaren iraunkortasun eza azaleratuz. Gaurkotasuneko gai hori zein oinarri kontzeptualak unibertsitate-irakaskuntzan beharrezkoa den zorroztasunetik jorratzen dira. Zentzu horretan, ekonomia eta iraunkortasuna ildo nagusitzat duten irakasgaietarako eskuliburu baliagarria da, nahiz eta gaiarekin zerikusia duten askotariko irakasgaietan ere erabil daitekeen. Hala ere, iraunkortasunaren auziari ikuspegi kritiko batetik heldu nahi dion edonori ere zuzenduta dago.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio