Liburua

Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean

Egilea(k):
Antxon Mendizabal Etxabe, Anjel Errasti Amozarrain
ISBN:
84-8438-049-1
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
2004
Gaiak:
Ekonomia, Euskal Herria, Kooperatibak
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
190

"...Horrela, ekonomia soziala aldi berean egitasmo eta jarduera da. Egitasmoa den heinean, autoeraketaren aldeko mugimenduaren osagarri gisa agertzen zaigu, gizartearen maila sozial eta politikoan kokatuta. Jarduera den heinean, merkatuaren ekono-miaren menpean eta gizarte kapitalistaren barnean dagoen jarduera ekonomiko, sozial eta politikoan txertaturik ikusi beharko genuke..."

Esku artean duzun liburu hau UEUko Ekonomia Sailaren 2002ko ikastaroan aurkeztu eta eztabaidatu ziren txostenekin egindako artikulu-bilduma da. Egungo kapitalismo globalean gizarte-ekonomiak dituen erronken gaineko azterketak eta ekarpenak jaso dira, hala arlo teorikokoak nola praktikoak, gure inguruko kooperatibetan dauden kezka eta eztabaidekin zerikusi handia dutenak. Globalizazioak dakarzkigun erronken aurrean, gizartean eta zientzia ekonomikoan paradigma berri bat ezarri nahiak uztartzen ditu guztiak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea