Liburua

Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean

Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
  • Deskargatu EPUBa jaitsi epub
Egilea(k):
Olaia Martinez Gonzalez, Iñaki Etaio Alonso
ISBN:
978-84-8438-379-6
SHU:
66
Argitalpen-urtea:
2012
Gaiak:
Elikagaiak, Segurtasuna, Kalitatea
Jakintza-Arloak:
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
204
Ikuspuntu didaktiko batetik jorratzen dira liburu honetan zehar elikagaien segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako gaiak.Segurtasunari dagokionez, elikagaietan ager daitezkeen arrisku nagusiak azaldu eta merkatu globalizatuan arrisku horiek antzeman eta kontrolatzeko dauden erremintak (informazioaren elkartrukerako sareak) aipatzen dira. Horretaz gain, Codex Alimentariusak proposatutako autokontrol-sistema (AKKPA/HACCP) ezartzeko eman beharreko oinarrizko urratsen inguruko argibideak eskaintzen dira.Segurtasun-bermea funtsezko ezaugarria bada ere, kontsumitzaileek bestelako alderdi batzuk baloratzen dituzte elikagaiak aukeratzeko orduan, besteak beste, nutrizio-ezaugarriak eta prestatzeko erraztasuna. Gai horiek guztiak kudeatzeko sistema integratu hedatuenak deskribatzen dira (ISO 9001, ISO 22000, IFS, BRC...).

Bukatzeko, elikagaien kalitatearen azterketa hainbat ikuspuntutatik egin daitekeen arren (aldagai fisiko-kimiko, mikrobiologiko...), argitalpen honetan sentimen bidezko analisirako tekniketan ipini da arreta, kalitate-kontrolaren ikuspegirik ezezagunena eta gutxien garatutakoa baita gaur egun.

Olaia Martinezi egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea