Liburua

Enpresa Komunikazioa profesionalen ikuspegitik

Ikus-entzunezko teknologiek egundoko garapena nozitu dute azken urteotan eta teknologia horien garapen-zentzuarekin batera hedatu da, halabeharrez, "komunikazioa" terminoa. Hitz oso erabilia eta adiera anitzekoa, gaur egun. Horren lekukotasuna eman nahi izan dute, halaber, komunikabideek.

Termino horren baitan, ordea, anitz ideia bilbatzen dira. Komunikazio berbaren aurretik "enpresa" edo "erakunde" ezartzen badugu, adiera bakar batez ari gara, ordea: enpresa edo erakundeek, barrura zein kanpora begira, beren berri emateko, beren produktua edo zerbitzua azaltzeko eta beren proiektuaren ingurura jendea erakartzeko erabiliko duten estrategia.

Liburu honetan enpresa- edo erakunde-komunikazioaren ikuspegi bateratu bat proposatu eta eskaintzeaz gain, ekarpen bikoitza egin nahi izan da: komunikazio globalaren kontzeptua batetik, hau da, ikuspegi integral batetik komunikazio-estrategiak nola zehaztu daitezkeen aztertzea. Eta bestetik, komunikazioaren kudeaketa kontzeptua, hots, helburu jakin baten gainean zehazten eta planifikatzen dela azpimarratzea, epe ertainera edo luzera begira.

Liburu honetan, orobat, enpresa-komunikazioaren zutabe nagusien ikuspegia eta kudeaketarako estrategiak jaso dira, bai komunikazioko profesionalen jardueraren eta esperientziaren deskribapen hurbila eginez, bai profesional horien lekukotasunak elkarrizketa bidez jasoz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea