Liburua

Erregresio lineala, bariantza-analisiak eta hipotesi-testak. Datu-analisirako lanabesak

Egilea(k):
Xabier Isasi Balanzategi
ISBN:
978-84-8438-290-4
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2010
Gaiak:
Estatistika, matematika, Datu-analisia, Erregresioa
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
382

Unibertsitate-mailako ikasketa-planak aldatzen badira ere, Gizarte Zientzietako graduko karreretan Estatistika ezinbesteko irakasgaietako bat da. Estatistika-analisi teknika erabilienak, oinarrizko kontzeptuak, grafikoak, formulak eta 100 ariketa baino gehiago biltzen dira liburu honetan. Hala nola korrelazioa, erregresio linealaren analisia, hipotesi-test parametrikoak eta ez-parametrikoak, eta bariantza-analisia ikuspegi aplikatutik azaltzen dira. Horrekin batera, probabilitate-funtzioak eta banaketa-funtzioen taularik erabilienak txertatu dira. Ikasleentzat, Estatistika lantzeko, beharrezko materiala da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea