Liburua

Errenazimentua Europan

Egilea(k):
Ignacio Cendoya Echaniz
ISBN:
84-8438-052-1
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
2004
Gaiak:
Artea, Historia
Jakintza-Arloak:
Artea, Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
265
Liburu hau euskaraz argitaratzen den Errenazimentuari buruzko lehendabiziko eskuliburua da. Aztergai ditu XV. mendean Europako arteak, batez ere Italian eta Herbehereetan, izan zituen aldaketak eta XVI. mendean Errenazimentua izeneko estilo berriak nola zabaldu ziren Europako gainerako herrialdeetara.
Artearen eta artistaren kontzeptu modernoak Italian lortu ziren XV. mendean eta, horregatik, lehendabiziko kapituluak Italiako arteari eskaini zaizkio. Arkitektoek, eskultoreek eta pintoreek Antzinatea berreskuratzeko gogoa eta Erdi Aroko kristautasunarekin bat egiteko asmoa bultzatu zituzten. XVI. mendean asmo horien jarraipena, gailurra eta krisia gertatu ziren, guztiok ezagutzen ditugun maisu handien lanetan: Leonardo, Rafael eta Michelangelo. Ondoren, Manierismoaren krisiak agerian utzi zuen Errenazimentuaren ideala ezinezko ahalegina izan zela. Hala ere, XVI. mendean Errenazimentua Frantziara, Alemaniara, Ingalaterrara eta beste herrialde batzuetara zabaldu zen.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea