Liburu honek ekonomiaz dihardu, batez ere, zientzia ekonomikoaren paradigma nagusiaden liberalismo ekonomikoaz. Alabaina, haren diskurtsoa eta funtzioa ikertzea duhelburu: lehenik, liberalismo ekonomikoaren sortzailea izan zen Adam Smithen lana,ondoren neoliberalismoaren sustatzaileak izan ziren Hayeken eta Friedmanen testuak,eta, azkenik, egungo aditu ekonomikoen diskurtsoa. Hiru garai, baina helburu bera:zientzia ekonomikoaren diskurtsoak, haren erretorikak eta metaforek sistemakapitalistaren legitimazioan, iraunkorki, betetzen duten funtzio soziala aztertzea.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio