Liburua

Eta tiro baltzari. Abertzaletasuna eta jauntxokeria Bermeon 1899-1914

Egilea(k):
Mikel Aizpuru Murua
ISBN:
84-86967-22-8
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
1990
Gaiak:
Historia, abertzaletasuna, Jauntxokeria, Bermeo
Jakintza-Arloak:
Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
164

Saiakera-lanm honetan, ETA TIRO BALTZARI izenburupean, 1899 eta 1914 bitartean Bermeon gertatutako istiluak xehe-xehe aztertzen dira, orduko gizartearen erradiografia eskainiz. Halaber, istiluen atzean dagoen gizarte-konplexutasuna azaltzeko, ohizko iturri historiko diren prentsa eta agiritegiez gain, Etnografia eta Antropologiaren ekarpenez baliatu da egilea, jasotako materialari beharrezko zuten argitasuna eta zentzua eman asmoz.

Egileak aitortzen duenez, beste ikerketa batean ziharduelarik, Bermeoko gertaerek garaiko egunkari abertzaleetan izan zuten oihartzun zabalak eta istiluen garrantziak bultzatu zuten eskutartean zeukan ikerketa bertan behera utzi eta Bizkaiko portu horrek bizi izandako urte korapilotsu haiek aztertzera.

Jauntxokeriaren eraginak, lan honen garia, ez du Euskal Herrian ikerketa sakonik. Bermeoko istiluek orain arte egin diren zenbait baieztapen orokor kolokan jartzen dituzte, hala nola hiri-eremua eta landa-eremuen arteko erabateko banaketa, edo industrializazioaren ondorioz sorturiko gizartearen eragina Bizkaiko lurraldearen gehiengora zabaldutzat ematea. Lan hau 1989.eko Euskal Herriko Literatur Saietara aurkeztua izan zen "Pedro Axular" izeneko saiakera-sariaren akzesita jaso zuen.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea