Liburu honetan bi gai nagusi jorratzen dira. Lehenengo zatian, EAEn indarrean dagoen Ekonomia Ituna aztertzen da eta itun horrek euskal erakundeei onartzen dizkien eskumenak itundutako zergen bidez ekonomia-jardueran eragiteko. Zerga-eskumen horiek direla eta, Foru Arau ugari onetsi dituzte foru-erakundeek eta behin eta berriro errekurrituak izan dira, merkatu askeko legeen aurkakotzat hartu dituztelako. Beste atal batean, administrazio zentralaren eta EAEko erakundeen arteko finantza-fluxuak aztertzen dira, kupoa zein doikuntzak.
Bigarren partean, Nafarroako Ekonomia Hitzarmena jorratzen da eta zerga-sistema hori EAEkoaren berdina izan arren, lege-babes handiagoa du. Ondorioz, gutxiagotan errekurritu dira zerga-legeak.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio