Liburua

Euskal deiturategia: patronimia

Egilea(k):
Patxi Salaberri Zaratiegi
ISBN:
84-8438-039-4
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2003
Gaiak:
Euskara, Hizkuntzalaritza, Onomastika
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza, Euskara
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
282
Liburu honetan Patxi Salaberrik euskal deituren inguruko azterketa egiten du,
bereziki patronimikoena, hots, aitaren izena seme-alaben deituran biltzen dutenena
(Eneko -> Enekoitz, Garindo -> Garindoitz, Gonzalo -> Gonzaletz, Lope
-> Lopitz, Mikel edo Mikele -> Mikeleiz...). Ikerketa Antzinatean hasten
da, baina zatirik mamitsuena Erdi Aroko datuei eskainirik dago, artean sistema
patronimikoa indarrean baitzen. Liburuaren bukaeran dokumentazioan ageri diren
patronimikoen zerrenda ematen du egileak, bakoitzaren oinarrian dagoen izena ere
aipatuz. Ezin da ahantzi egungo deitura anitzen jatorria iraganeko garai ilun
haietan bilatu beharra dela.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea