Liburua

Euskal Herria ardatz: Kultura - Identitatea - Boterea

Egilea(k):
Eugenio Arraiza Rodriguez-Monte, Joxe Manuel Odriozola Lizarribar, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Gaizka Aranguren Urrotz, Gaizka Aranguren (koord.)
ISBN:
978-84-8438-107-5
SHU:
31
Argitalpen-urtea:
2007
Gaiak:
Kultura, Identitatea, Boterea, Euskal Herria
Jakintza-Arloak:
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
270
Joan eta etorriko bidaia izan da gurea: burmuinak pixka bat berotu ondoren, eusko kultur gaiak abiapuntutzat hartu ditugu. Inguruak aztertu, beste nortasunen artean euskal identitatea topatu, eta bertan herri baten zantzua nabaritu dugu. Merezitako arnasa eta patxada geure buruei inposatu ondoren, nazio-herri baten ezaugarriak (lurraldetasuna, hizkuntza/kultura eta boterea) ahal genuen bezala motxilan bildu eta gure ildoari heldu diogu berriro.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea