Liburu honekin aspalditik dagoen hutsunea betetzen hasi nahi dugu; izan ere, nabarmena da Euskal Herriko ekonomia bere osotasun eta orokortasunean aztertzen duen lanen gabezia. Honek badu nolabaiteko lotura euskal ekonomiak diziplina moduan duen ezagutza ofizial ahularekin. Egoeraren premiak eraman gaitu batik bat unibertsitate-jardueran gabiltzan egileok elkartzera eta unibertsitatean eta hezkuntzan dihardutenentzat ez ezik gizarte zein ekonomia eragileentzat ere erabilgarri izan nahi duen testua prestatzera.
Hartara, Euskal Herriko egoera sozioekonomikoaren diagnostiko xumea egin da liburuan. Ekonomia-krisi sakonaren eta globalizazio neoliberalaren testuingu-ruan geure herrian gertatutako eraldaketa sozioekonomiko indartsuak bildu ditugu, giltzarriak identifikatuz eta hausnarketa-ildo bat garatzeko asmoz.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio