Liburua

Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak

Egilea(k):
Amanda Ruiz Fernandez, Jaione Agirre Garcia
ISBN:
84-8483-080-7
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
2006
Gaiak:
Euskal Herria, Erdi Aroa, Historia
Jakintza-Arloak:
Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
244

Esaldi horretan oinarrituta, dokumentuen iruzkinak euskaraz egiteko eredu xume batzuk eskaintzea da lan honen asmoa, guztiz exhaustiboak izan gabe eta ahalik ikuspegi zabalena erabiliz. Era berean, dokumentu-mota hauek landu nahi izan ditugu: testuak, irudiak, taulak eta mapak.

Lan zail hau egiteko Ñare zailagoa, beste ikasle, irakasle eta historialarientzat eredugarri edota erabilgarri izatea nahi baldin baduguÑ, ia bi urteko denboraldia erabili dugu gure lan eta betebeharrekin tartekatuta. Lanean hasitakoan gure historiografian egiteko dagoen lan handiaz ohartu gara, irakurle eta erabiltzailea liburu honen akatsez eta mugez konturatuko den moduan. Ez dugu gure lana gutxietsi nahi, baina bere apaltasuna azpimarratu behar dugu, etorkizunean, dudarik gabe, hobetu beharko baita. Hala ere, hemen doa gure ahaleginaren fruitua; hurrengoek kritikatzen badute, iruzkin- eredu hauek lanerako balio izan duten seinale izango da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea