Liburua

Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro

Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Berrogeita hamar bat hizkuntzalari bildu ginen 2013ko uztailaren 4an Eibarren «Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak» izenburua zuten jardunaldietan. Hizkuntza aztergai duten ikertzaile euskaldunak biltzea zen helburua, hainbat jakintza-arlotan abian diren proiektuei edota ikasleak egiten ari diren (edo egin berri dituzten) tesi-lanei leku eginez. Hala, ekarpenak askotarikoak izan ziren bertan, besteak beste, hizkuntzalaritza teorikoaz zihardutenak, ahozkotasuna aztergai zutenak edo hizkuntzalaritza konputazionalekoak. Horiek guztiak jaso nahi ditu liburu honek eta kontsultagai jarri interesa duen ororentzat.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea