Liburua

Euskal unibertsitatea-2021: Egiten ari garen euskarazko unibertsitatea

Ondorio orokorrak (laburpena):

1. "Euskal unibertsitatea" euskarazko unibertsitate modura definitzen dugu eta euskaraz egiten den unibertsitate-irakaskuntza, ikerkuntza, kudeaketa eta egitura oro hartzen ditu bere baitan. Pentsabide horretatik, Euskal Herrian dauden unibertsitate guztietan egiten den euskarazko jarduera oro ere euskal unibertsitatearen zati da –irakaskuntza, ikerkuntza, kudeaketa, eta egitura kontuan izanik–; halaber, osotara euskaraz den unibertsitatea edo unibertsitate-gunea garatzen denean, hori ere Euskal unibertsi-tatearen zati izango da. Guztien artean osatzen baitute "Euskal unibertsitatea". [...].

2. Euskal unibertsitateak kalitatezko garapen oso eta eutsigarria lortu behar ditu eta, horretarako, euskaraz mintzatzen diren herrialde guztietako gizarte osoaren partaidetza ezinbestekoa da. Halaber, euskal unibertsitatearen garapena bermatuko duten uni-bertsitate-lege propioak behar dira [...].

3. Euskal unibertsitateak Euskal Herri osoa du bere jardueraren barruti propio eta berezkoa. [...].

4. Euskal unibertsitateak beharrezkoa du bere norta-sun propioa unibertsitateko alderdi eta alor guztietan egituratzea, kalitatezko garapen oso eta eutsigarria lortzeko. [...].

5. Euskal unibertsitatea garatzen egin den eta egiten ari den bidean oso garrantzitsuak dira euskal ikasle eta irakasleen erabakiak, adorea eta lana [...].

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea