Agustin Ignazio Maria Pascual Ugalde Iturriaga Amitesarobe -Agustin Pascual Iturriaga bezala ezagutua- Hernanin jaio zen 1778.eko urtarrilaren 31an eta bertan hil ere 1851.eko martxoaren 30ean.
Gehienbat hirugarren abizena erabili zuen ezaugarritzat, oraino inork ez dakiela zergatik.
Hogeitasei urtez, 1804. urtean beraz, aipaiztu zen. Hori baino lehenago, oraino oso gaztea zelarik, aritu zen latina irakasten.
Apaiztu ondoren Hernanin bizi da "Beneficiado" gisa bertako Eliz Kabildoaren aginduetara.
1817.eko urriaren 17an instantzia bat bidaltzen du Gipuzkoako Foru Diputazioara non baimen eskaera bat aurkezten duen. Izan ere, Hernanin ikastetze berri bat eraiki nahi du, beraren barne arautegia ere adieraziz.
1818. urtean edo ikastetxea ireki egiten da Hernanin. Ikastetxe berri horrek ospe eta fama nabarmena lortu zituen; Gipuzkoako herri, herrixka eta bailara guztietatik mutil gazte ugari abiatzen ziren Hernanirantz. Eta gipuzkoarrak ezezik beste lurraldetakoak ere, nafarrak batik bat, gogoz hurbiltzen ziren Iturriagaren eskolara.
Ikastetxeak lanean dihardu gutxienez 1823. urtera arte. Data horretatik aurrera ezin daiteke bere aztarnarik aurkitu.
Nahiz eta debekatu zioten irakas-lanetan ihardutea, eta (agian) ordurako jadanik erbestean bizi beharra zer den ezagutu, ostera ere 1830ean publikoki irakaskuntza hesparruan murgildurik ekiten dio euskararen arazo larriari.
1834an alde (ihes?) egiten du Ipar Euskal Herrira non zazpi urte iragaiten ditu (1834-1841).
Besta aldetik itzultzean, salaketa giro nahastuan aurkitzen den arren, astiro bezain tinko hasta da lehen prestatutako lanak argitara ematen.
1851.eko martxoaren 30ean hiltzen da Hernanin
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio