Liburua

Euskararen normalizazioa: ikuspegi orokorra eta Euskal Telebistaren kasu partikularra

Egilea(k):
Asier Larrinaga Larrazabal
ISBN:
978-84-8438-704-6
SHU:
42
Argitalpen-urtea:
2019
Gaiak:
Euskara, Normalizazioa, ETB, UEU, Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika
Jakintza-Arloak:
Soziolinguistika, Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
350
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko artikuluetan, ohiko baieztapena da Euskal Telebista funtsezkoa dela euskararen normalizaziorako, baina nekez eskaintzen da halako iritzi eta baieztapenei eusteko daturik. Izan ere, oso gutxi ikertu da Euskal Telebistaz, eta egin diren ikerketa apurrek ez dute izan euskara euren arduren erdigunean. Hori baino gehiago; ikerketa-arloa bera berria da. Alegia, hizkuntza gutxituen sustapenaz interesatu diren ikertzaileek ez dute arretarik ipini hedabideen rolean, eta arreta ipini dutenek ez diete hedabideei oso baliagarri iritzi hizkuntzaren normalizaziorako. Kontraesan nabarmena da, ordea, dagoeneko ibilbide luzea egina izatea hainbat kultur komunitate gutxituk euren hizkuntzak suspertzeko antolaturiko telebistek, hala nola ETBk Euskal Herrian, TV3k Katalunian eta S4Ck Galesen. Liburu honetan, Euskal Herriko kasuan ipintzen da arreta. Hedabideen normalizazio-eginkizunari buruzko oinarri teorikoetatik abiatuta, euskara biziberritzeko prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzen da, eta horren barruan Euskal Telebistak orain arte izan dituen betekizunei buruzko datuak biltzen dira, hiru alderdi bereiziz: euskararen corpusa, euskaren estatusa eta euskararen jabekuntza.

Asier Larrinagari egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea