Liburua

Ezagutzaren politikak: zientziaren kultura berrirako oinarriak

Ezagutza zientifikoaren dinamika politikoak ikertzea funtsezkoa da. Liburu honetan, azken urteotan eremu zientifikoan nabarmentzen ari diren gai nagusiak bildu ditugu: komunitate zientifikoan interes ekonomikoek lehenesten dituzte ikerketa-lerroak, aukera teknologikoak eta zientziaren erregulazio-politikak; zientzialarien ariketarako printzipio motibagarriak orain apenas diren kuriositatea eta askatasuna; zientzia ez da inuzentea eta herritarren pertzepzioak kritika ugarirako iturri oparoa dira; ezagutzaren eta gobernuen arteko harremanak moldatzearekin, zientzia-politikek izaera, ardura eta helburu berriak dituzte. Aukera bat izan zitekeen irudi tradizionala hautsi den argudiopean, fatalismoari amore ematea edo iragan oparo bezain inuzentea loriatzea. Guk, ordea, dinamika garaikideak aztertuz eta gizartean ardazturiko kultura zientifiko bat proposatuz, urteotako bilakaera ezagutu, lerroarteak arakatu eta irakurketa konplexuagoa aurkeztu nahi izan dugu. Bi mailatan osatu dugu zientziaren sozialitate berria: batetik, gure bizitzek ahalbidetzen dituzten ezagutza zientifikoa ekoizteko eta balioztatzeko estruktura sozial, ekonomiko zein politikoak ikertu ditugu; eta, bestetik, garaiko bizitza sozialean lehentasuna duen kultura epistemologikoa aztertu dugu. Horien irakurketa kritikoarekin, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politiken oinarri zibikoak ahalbidetuko dituen elaborazio teorikoan sakontzeko ildoak atzematen saiatu gara.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea