Liburua

Filosofia eta zientzia

Egilea(k):
UEUren Filosofia Saila
ISBN:
84-86967-08-2
SHU:
1
Argitalpen-urtea:
1989
Gaiak:
Filosofia, zientzia
Jakintza-Arloak:
Filosofia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
148

Udako Euskal Unibertsitateak, bere Filosofia Sailaren eskutik, FILOSOFIA ETA ZIENTZIA izenburua daraman liburu hau kaleratuz, aurretik argitaratu diren MATERIALISMOAZ ETA ZIENTZIAK (1985) eta GIZA KONTUAK (1987) liburuekin hasitako bideari segida emanez filosofiazko euskal liburugintzari ekarpen berri bat eskaintzen dio.

Urtero uztailean, UEUren Iruñeko ikastaroetan Filosofia Sailean bildu ohi dira hainbat filosofo, filosofiazala edo filosofi ikasle eta irakaslea, eta 1987.eko ikastaroan landu eta eztabaidaturiko gaiez osatu da liburu hau. Izan ere, urte horretan bereziki FILOSOFIA ETA ZIENTZIA gai nagusiaren inguruan eratu ziren azpigaiak eta horiexek osatzen dute liburuaren lehenengo zatia, zabalena hain zuzen. Zati honetan zortzi artikulu desberdin biltzen dira.

Bestalde, aipatu 1987.eko ikastaroan gai naguaz gainera, bestelako zenbait gai ere ukitu ziren. Horietako batzu agertzen dira liburuaren bigarren zatian. 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea