Fisikaren Historiari buruzko lan honek 1979-80 ikasturtean Leioako Zientzi Fakultatean eginiko mintegi batetan du bere hasiera, Fisikazko ikasketak egitean aurkitzen genuen hutsune bat betetzeko helburuarekin, izan ere, ikasketa-plnagintza ofizialean zehaz ez bait zegoen irakasgai bat bakarra ere, Fisikaren sorreraren eta fisikarien lan-nekeen berri ematen zuenik.
Ikasle batzuren artean ardura berezia zegoen, zientziaren funtzio sozialari buruz, norabide bakarreko fisikariak -esan nahi bait da, ardura ideologikorik gabeak- sortu gabe, kultur munduan kritikoki bizi diren fisikariak sortzeko. Bide horretatik etorri zen Fisikaren historiaz arduratzea eta eztabaidatzea.
Liburu hau ikasleek eginikoa dela esan behar da (nahiz irakasle batzuren laguntza izan, lehenengo antolaketan et geroko zuzenketak eta egokipenak egiteko orduan), horrek izan ditzakeen mugekin, noski, baina bait aizan ditzakeen alde psotiboekin ere. Hain zuzen, horrexegatik da interesgarria puntu hori azpimarratzea, zeren, orduan ikasle ziren haiek gaur egun lanean bait dihardutre unibertsitateko fakultate deberdinetan, edota irakaskuntzako bete ikastetxe batzutan. Beraz, orduko lan motibatzaileak izan du bere jarraipena.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio