Liburua

Forma eta fluxua: Arrastearen fluido-dinamika (itzulpena)

Egilea(k):
Josu Mirena Igartua Aldamiz, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Jon Igor Urresti Osa
ISBN:
84-8438-012-2
SHU:
53
Argitalpen-urtea:
2000
Gaiak:
Fisika
Jakintza-Arloak:
Fisika eta Astrofisika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
179
Kontu handiz irudiztaturiko fluidoen dinamikarako sarrera honek adierazten duenez, ingeniaritzaren eta zientziaren zenbait arlotan fluidoen (gas zein likido) jokaera aurresateko gaitasuna funtsezkoa da. Zergatik da txikiagoa golf-pilota zulodunak jasandako arrastea pilota leunak jasandakoa baino? Gizakiak naturak baino hobeto diseina ote ditzake gorputzak, aerodinamikari dagokionez? Zein da hegazkin-hegoaren profilik efektiboena? Horrelako galderei erantzunez, Shapiro doktoreak era argian azaldu ditu aerodinamikarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak eta terminologia; besteak beste, biskositatea, xafla-fluxua, muga-geruzen alderapena, Bernouilli-ren printzipioa eta Reynolds zenbakia.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea