Haurtzaroko, nerabezaroko, helduaroko eta zahartzaroko garapen biologiko eta kognitiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzea da esku artean duzun eskuliburu teoriko-praktiko honen helburua. Helburu hori lortzearren, liburua hiru atal nagusitan eta zenbait azpiataletan banatu dugu. Lehenengo atalean, garapenaren psikologiari hurbilpen bat egingo zaio; bigarren atalean, berriz, haurtzaroko eta nerabezaroko garapen kognitiboak izango dira mintzagai; azkenik, hirugarren atalean, hizkuntzaren garapena eta helduaro eta zahartzaroko garapen kognitiboa izango dira hizpide.
Liburua Euskal Herriko Unibertsitatean berriki ezarri den kreditu europarrera eta Psikologia Graduko ikasketa-plan berrira (2010-2011 ikasturtetik indarrean dagoena)egokituta dago eta irakurri dena egokitasunez barneratzeko lagungarri izan daitezkeen ariketa praktikoak proposatzen dira kapitulu bakoitzaren amaieran. Halaber, oinarrizko kontzeptuak eta irakurgai osagarriak eskaintzen dira. Horrez gainera, erabilgarriak diren material praktikoak (kapituluen alde praktikoan zehazten direnak) jasotzen dira eranskin gisa.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio