Liburua

Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan

Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Izarne Lizaso Elgarresta, Luixa Reizabal Arruabarrena
ISBN:
15
SHU:
978-84-8438-335-2
Argitalpen-urtea:
2011
Gaiak:
Psikologia, Garapena, Nerabezaroa, Zahartzaroa
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
280

Esku artean duzun eskuliburuaren helburua da aztertzea helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapena ikuspuntu psikologiko batetik. Helburu hori lortzearren, liburua bost ataletan banatu dugu. Lehenengoan, Helduaroaren eta Zahartzaroaren Garapena delako ikerketa-eremuari dagozkion oinarri kontzeptuzkoak eta metodologikoak azaltzen dira. Bigarren atalean, berriz, helduaroko eta zahartzaroko aldaketa biologikoak dira hizpide. Hirugarren atalean, ostera, helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen kognitiboa deskribatzen da. Laugarren atalean, helduaro eta zahartzaroko garapen sozial eta afektiboa aztertzen da, eta liburuaren azken atala, bizitzaren amaierari dagokio. Hain zuzen ere, heriotzari eta doluari.

Liburua Euskal Herriko unibertsitateetan berriki ezarri den kreditu europarrera eta Psikologia graduko ikasketa-plan berrira (2010-2011 ikasturtetik indarrean dagoena) egokituta dago eta kapitulu bakoitzaren amaieran, irakurleari zenbait ariketa eta galdera proposatzen zaizkio irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruan hausnartu dezan. Funtsean, liburua idatzi dugu helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenera euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin. Orain irakurleak erabaki beharko du helburu hori lortu dugun ala ez.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea