Esku artean duzun liburuaren jatorria uztaileko astebete sargoritsu batean kokatu behar da, Iruñean, Udako Euskal Unibertsitatearen Literatura Sailak antolatu zuen "Euskal haur eta gazte literatura" ikastaroan, alegia. Bertan emandako hitzaldietatik bat edo beste liburutik kanpora geratu da, haietan alde praktikoak zuen nagusigoak hala eskatuta. Pako Aristik, Iruñeakoan zuzenean parte hartzerik izan ez bazuen ere, argitalpenerako bere ekarpena erantsi nahi izan du. Xabier Etxanizen bigarren artikuluak, berriz, UEUren Gasteizko Ihardunaldietarako prestaturiko hitzaldia jasotzen du.
Ikuspegi orokorrak eta pertsonalak, alde teorikoak eta esperientziazkoak biltzen ditu artikulu bilduma honek. Garaiotan sarri hain korapilatsua gertatzen den gar honen inguruan, argigarri izan bitez azterketa saiook.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio