Liburua

Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan

Egilea(k):
Karmele Artetxe Sanchez
ISBN:
84-8438-016-5
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
2001
Gaiak:
Historia, Arkeologia, Euskal Herria
Jakintza-Arloak:
Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
155
Historiaren eta fikzioaren arteko erlazioak uste baino konplexuagoak
dira. Karlomagnoren irudiak historiaren dimentsio zabal hori biltzen
du bere baitan: pertsonaia historikoa, literaturakoa bezainbestean.
Hortik abiatuz, Erdi Aroko Euskal Herriko eta Europako errealitatera
eta fikziora gerturatzen gaituzte liburu honetako artikuluek, hainbat
egileren eskutik: Jaione Agirre, Karmele Artetxe, Belen Bengoetxea,
Irati Iciar, Roldan Jimeno, Jose Angel Lema eta Anjel Lertxundi.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea