Liburua

Historia: zientzia ala literatura?

Egilea(k):
Pruden Gartzia Isasti
ISBN:
84-86967-66-X
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
1995
Gaiak:
Historia, Filosofia
Jakintza-Arloak:
Filosofia, Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
146
Historiaren inguruan mugitzen garenok historiografia lantzean erantzun nahi dugun oinarrizko galdera hau da: Zertarako Historia? Hauxe da historialariok behin baino gehiagotan gure bururari egiten diogun galdera. Eta ikasleek, beren isiltasunaren hormatik, irakaskuntzan dihardutenei akaso galdetzen dietena. Baina bereziki profesionalek maiz planteatzen dugun galdera da. Batez ere garai hauetan, historialari izan nahi dutenen kopurua jeisten ari denean, historia fakultatetako gelak beste karrera batzuk egin ezin izan dituztenek betetzen dituztenean... Historiografia liburu honek ez dio galdera horri erantzun zehatzik ematen; egia esan, erantzunak baino gehiago galderak plazaratzen ditu, Historiak dituen muga lainotsuak aztertzen saiatzen da, Historia zientzia dela zalantzan jartzen du... Liburu honetan parte hartzen duten egileak hauek dira: Ludger Mees, Eugenio Riaño, Pruden Garzia, Joseba Zulaika eta Joxe Azurmendik.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea