Hainbat hizkuntzalari bildu ginen 2017ko uztailaren 4an Baionan Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketan. Lehen topaketan egin genuen bezala, honetan ere, aukera eman nahi izan genien euskal ikertzaileei hizkuntza ardatz duten lanak aurkez zitzaten. Hortik jardunaldiaren deitura: Zer berri?
Hala, ekarpenak askotarikoak izan ziren bertan, eta ikertzaileak aritu ziren, besteak beste, hizkuntzalaritza teorikoaz, dialektologiaz, soziolinguistikaz, neurolinguistikaz, hizkuntzalaritza konputazionalaz, terminologiaz edo glotodidaktikaz. Ekarpen horietako batzuk aukeratu genituen liburu honetan paratzeko.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio