Liburua

HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak

Egilea(k):
Juanan Pereira Varela
ISBN:
978-84-8438-806-7
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2021
Gaiak:
HTML5, JavaScript, Informatika
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
172

Gaur egun, ordenagailuaren edo mugikorraren aurrean gaudenean, ziur asko, gehien erabiltzen dugun aplikazioa web nabigatzailea da. Arakatzen ditugun webgune horiek garatzeko, besteak beste, HTML5 eta JavaScript APIak erabiltzen direnez, ezinbestekoa bilakatu da programatzaile guztiontzat teknologia horien inguruan oinarrizko ezagutzak izatea. Liburu honen helburua hori da, hain zuzen ere: HTML5en erabiltzen diren JavaScript APIak (Canvas, Audioa, Bideoa, WebSocket-ak, Geokokapena...) modu labur eta praktikoan aurkeztea, adibide eta ariketen laguntzaz. Horrez gain, webgune profesional bat prestatzeko behar diren oinarrizko ezagutzak lantzen dira. Zehazki, JSON, Ajax, promesak, objektuetara zuzendutako programazioa, NodeJS, Express edo mongoDB bezalako teknologiak zer diren eta praktikan nola erabil daitezkeen ikasteko oinarrizko kontzeptuak jorratzen dira.

Liburu hau, HTML5en inguruan ematen diren eskoletan—unibertsitatean, zikloetan edo bakarka ikasten dutenen kasuan ere— euskarri gisa erabilzeko prestatu da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea