Liburua
III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak
UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da
euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren
berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are
gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain
sakabanatuta egonda.ldo
horretatik, UEUk hainbat arlotako adituak bildu izan ditu zenbait
ekimenetan azken hamarkadetan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak
(11 edizio) Historialari Euskaldunen Topaketak (5 edizio),
Hizkuntzalari Euskaldunen Bilkura (3 edizio), Matematikari
Euskaldunen Bilkura (3 edizio),Osasun Zientzietako eta Natur
Zientzietako ikertzaileen bilkurak (3 edizio), besteak beste,
horrenadibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile
euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien
arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta,
2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten
ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua
antolatu genuen, Durangon. 2017an bigarrena egin genuen, Iruñean,
Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean. Apustu oso
handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin
behar dugula sinesten dugu. Horri aurre egiteko azken urteotan
bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu. Izan ere,
kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan
ditu: IKER
euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa (IKER
UMR54), Paueko
eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA), UPV/EHU, Baionako Udala eta Udalbiltza. Ekimena sostengatzen dute gainera,
ondoko unibertsitateek ere: Nafarroako Unibertsitate Publikoak,
Mondragon Unibertsitateak, Deustuko unibertsitateak eta Nafarroako
Unibertsitateak. Beste laguntzaile hauek ere izan ditugu:
Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal
Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza eta ESTIA. Seaska eta Ikas
Euskal Pedagogia Zerbitzuak ere gertutik jarraitu dute egitasmoa.